XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kirol-medikuntzaren eta osasun-laguntzaren arloan xehetasun handiagoz zehaztu dira Administrazioaren eskumenak, bai eta diru publikoen konturako osasun-prestazioak ere.

Eusko Jaurlaritzak eskumena du, halaber, pertsonen osasunerako arriskutsuak diren kirol-jarduerak debekatzeko.

Horrekin batera, kirolarientzako osasun-txartela eratzeko aukera jaso da, beste herrialde batzuetan egiten den modura.

IX.- VIII. tituluan legeak kirol-ekipamenduen eta zerbitzuen arloa jorratu.

Kirol-jarduerak ekipamendu ez arruntetara ere jo duenez, gomendagarria zen horien aipamen bereizia egitea legean.

Bestalde, kirol-instalazioen erabiltzaileei legeak ematen dien babesa jaso da, eta gutxieneko kalitatea, garbitasuna eta segurtasuna ziurtatzeko baldintzak finkatu dira.

Lege berriak kirol-instalazioen izaera pribatua zehaztu du, finantzazioari begira.

Kirol-ekipamenduen erroldak osatzeko eta eguneratzeko betebeharrak ezarri dira, bide batez.

Kirol-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen arazo kezkagarria ere aipatu da lehenengo aldiz, arazo hori arautu gabe zegoen-eta orain arte.

X.- Kirol-lehiaketetan edo horien inguruan sortzen den indarkeriari aurre egiteko baliabideak ezartzea sustatu nahi izan du legeak.

Gizartea gero eta kezkatuagoa dago indarkeriaren gorakadagatik orokorrean.

Kirolarekin zerikusia duen indarkeria gizartean dagoenaren isla baino ez dugu, baina beharrezkoa da neurri batzuk hartzea kirol-jarduera garatzen den ingurunea kontuan hartuta.

Kirolak heziketari eta osasunari egiten dizkion mesedeak aldarrikatzen dituen lege batek kontuan hartu behar ditu kirolaren baitako indarkeria aurrezaintzeko, kontrolatzeko eta zigortzeko neurriak. Europako Kontseiluak indarkeriari buruz landutako Europako Hitzarmenean azaltzen diren printzipioetara egokitzea izan da legearen xedea.

XI.- Legeak arreta handia eskaini dio kirol-diziplinako araubideari, eta hori kirol-egitura pribatuen bitartez gauzatuko da.

X. tituluak diziplina-gaiez dihardu eta zenbait berritasun jaso ditu: azkenaldi honetan azaldu diren jokabide gaitzesgarri batzuk arau-haustetzat jotzea edo kirolaren baitatik indarkeria edo dopatzea erauzteko zigor-neurriak sartzea.

Gogoan izan behar da, halaber, aurreko 5/1988 Legeak arau-hauste gutxi batzuentzat baino ez zuela jaso zigor-ahalmena; horren ondorioz, kirol-federazioetako gobernu eta ordezkaritza organoetako kideen hainbat egintza edo ez-egite inolako zigorrik gabe geratu ohi ziren.

Egoera horren aurrean, lege berriak zehaztu egin du, zabaldu egin du kirol-diziplinaren kontzeptua.